ARTISTAS INFLAMABLES
LA RIOJA / MADRID / PORTUGAL / ARGENTINA
22H 21M
Maiatzaren 30ean, asteartearekin, 12: 00etan Barañaingo azoka txikian, Eultza eta Valentzia etorbideen artean
En colaboración con Auditorio Barañáin.
Obra honek entzumena, elkarrizketan izan beharreko eskuzabaltasuna eta ezezagunak diren bi pertsonen arteko harreman estua lantzen ditu. Topaketa horrek arroztasuneranzko abiapuntua zehazten du, koreografiaturiko mugimendu baten eskutik. 22h 21m izeneko lan hau gizarte harremanen interpretazioaren eta denboraren nozioaren garrantziaren gaineko hausnarketa bat da.
22h 21m Fernando Carriónen obra bat da, Artistas inflamables konpainiak interpretatua. Dantza eta antzerki fisiko esperimentaleko konpainia hau 2015ean sortu zen eta Miguel Borges (Portugal), Luciana Croatto (Argentina) eta Samuel Retortillo (España) ditu zuzendari. Fernando Carrión Víctor Ullateren konpainian aritu da, Lyongo Ballet de l’Opérarekin eta Madrilgo Dantza Konpainia Nazionalarekin. Gaur egun koreografo eta dantzari free lance gisa ari da eta kolaborazioak egiten ditu hainbat sortzaile eta konpainiarekin, hala nola Artistas Inflamables, Rachid Ouramdane eta Yuval Pick
Koreografia Fernando Carrión | Koreografia l Luca Vetere y Samuel Retortillo | Musika
Machinefabriek & Gareth Davis, Daniel Pemberton, Schubert | Interpreteak Leandro Villavicencio y Pascal Bayard.
